(en castellano) HEGOALDEKO AUZOAK EXISTITZEN GARA, ETA HERRITAR GISA ERE AUZO DUINAGOAK IZATEKO ESKUBIDEA DUGU! Aldundiaren eta Bilboko Udalaren diru-kutxak bete direla dirudien garai honetan, obra ugari egitea ahalbidetzen ari dena, Bilbo hegoaldeko auzoetan abandonu instituzionaleko egoera bat bizitzen jarraitzen dugu. Udal eta foru gobernuek, EAJ-PSEk zuzenduta, ez dute inoiz egin beharrezko inbertsiorik gure auzoetako bizitza hobetzeko. Ezin dugu gehiago itxaron, urte asko zain daramatzagun azpiegiturak berehala egitea eskatzen dugu. Horregatik, Bilboko hegoaldeko elkarteak (Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Artatzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Penaskal, Urizar dorrea, San Adrian) elkartu gara eta egoera hau salatzeko auzo-plataforma bat sortu dugu: Plataforma Barrios Sur de Bilbao - Bilboko Hegoaldea Bizirik. Gure bizi-kalitatea hobetzeko helburu nagusiarekin. Hirurogeita hamar mila herritar baino gehiago gara, bilbotarrak eta bizkaitarrak, eta, beraz, es...