Kontzentrazioaren azken komunikatua

Bilboko Hegoaldea Bizirik

Plataforma Barrios Sur de Bilbao

(En castellano)

Egin klik album osoa ikusteko

Gaur, maiatzak 25, gure udal eta foru ordezkariak aukeratzeko botoa ematera joateko bi egun falta direnean, berriro mobilizatu gara udal eta foru gobernuek ArtazuGoikoa, ArtazuBehekoa, Betolaza, Irala, Iturrigorri-Peñaskal, Larraskitu, Errekalde, San Adrian, Urizar Dorrea, Uretamendi eta Circunvalación auzoekin hartutako konpromisoak behin eta berriz ez dituztela bete salatzeko.

Premia horien artean daude, besteak beste, Errekaldeko autobidea eraistea edo Metro L4ren (Rekalde-Moyua) eraikitzea, edota auzoetan elementu mekanikoen bidez irisgarritasuna bermatuko duten obra zehatzagoak. Era berean, Udalak espazio publikoa hobeto mantentzeko eskatzen dugu, garbiketari, lorezaintzari eta osasungarritasunari dagokienez, baita aparkalekuei dagokienez ere. Era berean, lehen mailako arretan izandako murrizketak salatu eta zonaldeko hezkuntza publikoaren hobekuntza aldarrikatu nahi dugu.

Hilabeteak daramatzagu, baita urteak ere, eskaera horiekin, eta erantzun bakarra izan dugu: gure aldarrikapenak zalantzan jartzea eta plataformaren eta hau osatzen dugun elkarteen deslegitimatzea. Horregatik guztiagatik, mobilizatzen jarraitu beharra daukagu, auzo horietan bizi garen eta bizi-kalitate ona izateko eskubidea dugun 70.000 pertsona baino gehiagorentzat konpromiso argiak lortzeko. Enegarren aldiz, inbertsio publiko handiagoa eskatzen dugu bereziki ahula eta pobretua den hiriko zinalde honetan. Aurreko kartelean esan genuen bezala, ez al gara Bilbo? Gure zergak ordaindu arren, horiek ez direla inoiz gure auzoetara bideratzen ikusten dugu.

Bigarren mailako bilbotar eta bizkaitar gisa tratatzen gaituzte.

Urte hauetan gauza batzuk argi eta garbi geratu zaizkigu: udal honek ez du nahi L4 metroa, ez du autobiaren biaduktua eraitsi nahi, ezta goiko auzoetarako sarbideak eta hezkuntza-eskaintza hobetu nahi ere, ez ditu kirol-instalazioak handituko eta are gutxiago gure auzoan inbertsioak erakarriko. Are gehiago, gezurra esaten digu. Udal honi ez diogu piperrik axola.

Horregatik, gure bizilagunei dei egin nahi diegu. Igande honetan hitzordu garrantzitsua daukagu, ezin da izan behar handienak eta inbertsio gutxien dituzten auzoek abstentzio-tasa handiena izatea.

Igande honetan, ekin zure auzoan pentsatuz.

Eta irtetzan dena irtetzen dela… AUZOA EXIJITU!